XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LENENGO IARDUNA, XVIII, 29

Zure aurpegi-billa nindabillan; Zure aurpegia irrikatzen dut, Iauna (Ps. 26,8).

Zure aurpegitik urrun, griña illuntsuak.

Zugana ioan edo Zugandik etorri ez dugu egiten oiñez, ez tartea igaroz.

Arako seme gazteen ua, zaldi, gurdi, itsasontzi edo olako billa ibilli al zan? egan egin al zun egizko egalekin? laisterka ioan al zan belaunak dantzatuz urrutiko eskualdera, eman zeniona alperrik an xautzeko?

Aita samur Zu, eman zeniolako, eta samurrago bearretan itzularazi zenulako!

Griña lizunetan, ots, illunbean, ots, Zure aurpegitik urrun.

29. Ikus, Iauna, ikus, gibel aundiz, oi bezala, gizasemeek iztun zampacirc;rren legeak nola dituten gordetzen itzetan eta silabetan; aldiz nola dituten gutxiesten Zugandik betiko osasunerako arturiko betiko legeak.

Ain eta, mintza-legearen aurka ominem asierako hatsa gabe eman ezkero, atsekaitzago litzaieke gizoneri, Zure legeen buruzki gizona gizon dalako gorrotaturik baiño.

Gizon etsaia galgarriago ba litzaio bezala arenganako gorrotoa baiño; edota, besteri aurrean artuz kalte aundiagoa legiokelako, bere biotzari gorrotoarekin baiño.

Ikasiz baiño sortzez barneanago idatzirik daukagu ezagueran, geurori egitea nai ez duguna besteri, ez egitea.

Bai izkutu zaudela goi orietan ixil, aundi bakar zeran Iainko, lege aspergabez lizunkeri debekatuen ordain kastiguzko itsumenak barreiatzen!